Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Miniaturak

Txokolate eta koko trufak
Txokolate eta koko trufak
Osagaiak
  • Datilak, 20 ale
  • Kakao hautsa, 4 koilarakada
  • Koko birrindua, 4 koilarakada
  • Kakao hautsa
  • Koko birrindua
  • Fruitu lehorrak, 200 g
Prestaketa

Datilei hezurra kendu eta 3 minutuz ur berotan hidratatu. Ondoren, datilak iragazi

Ontzi batean, fruitu lehorrak, kakao hautsa, koko birrindua eta datilak bota. Dena ondo birrindu ore itsaskorra lortu arte. Lehorregia geratzen baldin bada, ur piska bat bota.

Bi koilararekin bolatxoak egin (kroketak egiten diren bezala) eta batzuk koko birrindutik pasatu eta beste batzuk kakao hautsetik.