Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Audientzia

Audientzia datu bikainak izan zituen astearteko 'Ur Handitan'ek

EITB

Familia eredu ezberdinei buruzko erreportajeak %10,7ko audientzia-zatia lortu zuen euskaldunen artean.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Astearte honetako 'Ur Handitan' saioak audientziaren babesa jaso zuen: %4,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko %10,7ko kuota bereganatu zituen. Xabier Madariaga kazetariaren gidaritzapean, familia eredu ezberdinei buruz egindako erreportajeak audientziaren ikusmina piztu zuen: 62.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Ur Handitan' erreportaje saioaren lehenengo denboraldi honek euskaldunen arteko %6,7ko audientzia-zatia eta 79.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.