Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Audientzia

'Ur Handitan' erreportaje saioa euskaldunen artean lider izan zen asteartean

A.E.|EiTB

'Motxiladun umeak' atalak %7,8ko audientzia zatia, oro har, eta euskaldunen artean %16,5ekoa lortu zituen.

Xabier Madariagak aurkezten duen 'Ur Handitan' saioak inoizko emaitzarik  onena lortu zuen asteartean (urtarrilak 9). Motxiladun umeak atalak %7,8ko bataz besteko audientzia zatia, %3,1eko ratinga eta 112.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen EAEn eta eragin esparruan.

Euskaldunen artean, halaber, lider izan zen presoen seme-alabak protagonista izan zituen saioa. Euskaldunen artean, hain zuzen ere, %16,5eko audientzia zatia eskuratu zuen.

>eskuratu zuen.