Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Underrean

Lance Armstrongen azken etapa

Erredakzioa

Estatubatuarrak 67. postuan bukatu du Tour Down Underra. Garaipena Cameron Meyerrentzat izan da.

Lance Armstrongek txirrindularitza profesionalari agur esan dio Tour Down Under lasterketan. Igandean bukatu zen proba, Adelaidan (Australia), eta estatubatuarra 67. postuan sailkatu zen. Garaipena Cameron Meyerrek eskuratu zuen (Garmin).

Lasterketa bukatu zenean twitter bidez zaleei agur esan zien Armstrongek: "Eskerrik asko guztioi etortzeagatik eta lasterketa handi honetan animatzeagatik. Adelaida, faltan botako zaitugu".