Gizartea -

Iragarpena

Ostiralera arte luzatu dute alerta horia elurragatik, Euskadin

Euskalmeten arabera, 300 metro inguruan kokatu daiteke elur-kota, eta baliteke ekaitzak eta txingorra izatea ostiralean. Larunbatean tenperaturak nahiko igoko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ostiralera arte luzatu du alerta horia elurra eta izotzaldiak direla eta.

Ostiralean&' || 'nbsp;elurrari dagokion abisu laranja 18:00ak arte mantenduko da, eta elur-kota 200-300 m inguruan kokatuko da goizaldean, goizean igo eta 300 m inguruan kokatuko da, eta arratsaldean 500 m inguruan. Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki egunaren lehen partean eta kantauri isurialdean. Trumoiekaitzak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean.

Tenperaturan, aldaketarik ez. Barnealdean izotz txikia egingo du.

Larunbatean izotzari dagokion abisu horia mantenduko da barnealdean. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da. Arratsaldean erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren amaieran zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da.

Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Izotz txikia egingo du barnealdean, zenbait lekutan izotzhandia egiteko probabilitatea txikia da.

Igandean zerua hodeitsu egongo da, barnealdean tarteka oso hodeitsu. Euri txikia egiteko probabilitatea handia da, bereziki barnealdean. Tenperatura nahikoa igoko da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta gozatu ezazu paisaien argazki ederrenetaz Eguraldiblog-ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea