Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Caamaño: 'Ez da zalantzan jarri EAren eta Alternatibaren legaltasuna'

Justizia ministroak azaldu du Bildu koalizioaren zerrendan "Batasunari lotuta" dauden independenteak egon litezkeela baino ez dutela jarri zalantzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak nabarmendu du Fiskaltzak eta Abokatutzak Bilduren zerrendak "baino ez" dituztela inpugnatu, ez alderdiak.

"Ez da zalantzan jarri Bildu osatzen duten alderdiak legezkoak diren, zerrendetan Batasunari lotuta dauden independenteak dauden eta legez kanpoko alderdi bati estaldura ematen dioten baizik", adierazi du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean.

Bere esanetan, Bilduren zerrenden eztabaida juridikoa "oso konplexua" da eta "berrikuntzak" ditu, Sorturen kasuan ezarri beharreko arauak ezberdinak baitziren.

"Sortu alderdi berria zen, baina Bildu errealitateari lotuta dago eta [haren kontrako] frogak daude", gaineratu du.

Ministroak defendatu egin du Gobernuaren jarrera, eta "zuhurtziaz" jokatu dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea