X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Madrilen
Urkullu: 'Inpugnazioak eragina izango du Gobernuari emandako bermean'
Gobernuarekin egindako akordioan "garai berria" aprobetxatzea adostu zutela azaldu eta ilegalizazioak euskal gizartearen zati batengan "biktimismo" sentimendua eragingo liokeela gaineratu du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ohartarazi duenez, Bilduren zerrenden inpugnazioak eragina izango du EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanean. Urkulluk Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egon behar duela defendatu du.
Nueva Economia Forumak Madrilen egindako gosari informatiboan, Gobernuarekin aurrekontuen harira sinatutako akordioak "Euskadiko garai berria" aprobetxatzea adostu zutela azaldu du jeltzaleak, eta horretarako ezinbestekoak dira "elkarlana, egonkortasuna eta denbora politikoa".
"EAJk ez du eta ezin du ulertu bizi dugun garai berri eta egonkor hau, Euskadiren normalizazioan aurrera egiteko ez aprobetxatzea", kritikatu du Urkulluk.
Honen harian, EAJko liderraren ustez, egungo egoerak Bildu hateskundeetan izatea eskatzen du, eta auzitegiek hori bera uler dezaten itxaropena agertu du.
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa "ustezko hautagai moduan bizi duen egoerari eusteko" jarrera hartu du. Zentzu horretan, "Bildu hauteskundeetatik kanpo uzten badute, egoera duela lau urte EAE-ANVrekin izandakoa baino ezatseginagoa" izango da, eta euskal gizartearen zati batengan "biktimismo sentipena" sortuko du.