Politika -

M-22ko hauteskundeak

Mikel Arana: 'Ezker Batua birsotzeko unea da'

EBko koordinatzaile nagusiak aitortu duenez, hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan dira. Honen esanetan, azken garaietan Ezker Batuak ez du "mezu bakarra" mantendu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeetan EBk lortutako emaitzak ikusita, "Ezker Batua birsortzeko unea da", Mikel Arana Ezker Batua Berdeak alderdiko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez. "Atzoko emaitzak direla eta, gelditzeko, hausnarketa egiteko eta alderdia birsortzeko unea da, IU alderdiak ere egiten ari duen bezala".

Radio Euskadin izandako elkarrizketan, lortutako emaitzak "txarrak" izan direla eta azken garaietan "mezu bakarra" mantendu ez zutela aitortu du Aranak.

Lau alderdi handiez gain, Euskadin "bostgarren esparru" bat badagoela uste du EBko buruak. Halaber, "birsortzeari ekitea eta hiritarrei proposamen berriak egitea" beharrezkoa dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea