cerrar buscador

17:41

eguraldia

Eguraldi iragarpena

Abisu horia oraindik ere Euskadin, olatu handiak direla eta

Erredakzioa

Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguerdian olatuak txikitu egingo dira, eta 3,5 metrora iritsiko dira.

  • Olatuen indarra Zumaian. Argazkia: EFE

    Olatuen indarra Zumaian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Jolle' ziklogenesi leherkorra atzo igaro zen euskal kostaldetik, baina ez zuen aparteko arazorik sortu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du bihar eguerdira arte olatu handiak direla eta.

Egunaren hasieran olatuak 4 edo 5 metro ingurukoak izan dira, eta orduek aurrera egin ahala 3, 5 metrora iritsiko dira.

Eguraldiaren iragarpena

Gaur, asteartea, giro eguzkitsua izango da nagusi. Zeruan agertuko diren goi-hodei finek apenas egingo dioten enbarazurik eguzkiari. Giro ederra izango da eta, hegoaldeko haizearen laguntzarekin, eguraldia zertxobait hobetuko da; eta eguneko tenperatura beroenak 15-18 ºC artean geldituko dira.

Egunsentia, ordea, hotza izango da, eta, Araba eta Nafarroako hainbat txokotan, izotza egingo du eta behe-lainoa sortuko da.

Asteazkenean, eguraldia ez da ia aldatuko. Berriz ere, eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan, eta soilik goi-hodeiren bat agertuko da. Haizea, hego-mendebaldekoa izango da, eta, beraz, tenperatura balio epeletan kokatuko da. Zenbait tokitan, gainera, beroenak aurreko egunekoak baino apur bat altuagoak izango dira.

Ostegunean, lainoak ugariagoak izango dira eta tenperatura jaitsi egingo da. Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta, ipar isurialdean, bereziki, tarteka lainoek zerua estaliko dute. Bestalde, haizeak hego-mendebaldetik joko du goizaldean, baina mendebaldera aldatuko da, eta tenperatura jaitsi egingo da, aurreko egunekoarekin alderatuz. Hala ere, oraindik 12-15 ºC artean kokatuko dira beroenak.

Nafarroan: errepideak itxita

Elurraren ondorioz, ondorengo errepideak itxita daude: NA-137 Burgi-Izaba-Frantzia errepidea, 59. kilometrorik aurrera; NA-2012 errepidea, 8. kilometrotik aurrera; eta NA-2011 errepidea, 6. kilometrotik aurrera. Halaber, kateak beharrezkoak dira NA-2000 Izaba-Zuriza errepidean 5. kilometrotik aurrera.

Aurreko asteko denboralearen ondorioz ere itxita dago N-113 errepidea, Iruñea eta Madril artekoa, 75. kilometroan, eta Lizarra eta Olatzagutia arteko NA-718 errepidea ere itxita dago, 38. kilometroan, luizi batengatik.

Iruzkinak