Gizartea -

Dokumentazioa

Olatu handiak daudenean jarraitu beharreko aholkuak

Olatu handiak izan ohi diren hondartzetan ez bainatzea, itsasotik gertu dauden pasealekuetan ez ibiltzea, etab. aholkatu dute larrialdi zerbitzuek.

Olatu handiak. Foto: Lorentxo Portularrume
Olatu handiak.
Olatu handiak. Foto: Lorentxo Portularrume

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak aparte dauden hondartzetan eta olatu handiak izan ohi diren lekuetan uretan ez sartzeko aholkua eman du Jolle ziklogenesia iritsi dela eta.

Era berean, itsaso ondoko pasealekuetara, kai-muturretara eta itsas-labarretara ez gerturatzeko deia egin dute, olatu handiek edo haizeak jendea uretara bota dezakeelako.

Kostatik gertu dauden errepideetan ere ez gidatzeko, itsasoko kirolak bertan behera uzteko, txalupak ez erabiltzeko eta ontziak ondo lotuta daudela ziurtatzeko deia egin du.

Segurtasun Sailak, gainera, kai barruan kontuz ibiltzea eskatu du, olatuen ondorioz tirain handia egongo delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko kostaldea albisteak