eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Termometroek ez dute 15 graduko muga gaindituko, hala ere, arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du.
Lurraldearen iparraldean egingo du euria, batez ere. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, aurreko egunetako giroarekin jarraituko dugu. Hala ere, arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du eta pixkanaka-pixkanaka eguraldiak hoberako bidea hartuko du.
Gaur giroa freskoa izango da oraindik ere, eta termometroek ez dute 15 graduko muga gaindituko; hegoaldean hortik gora kokatu daitezke. Bertan giro eguzkitsua izango dugu, aldiz ipar isurialdean zerua lainotuta egongo da eta goizean bereziki euri apur bat egin lezake. Ebro bailaran ziertzoa bizi ibiliko da, bolada gogorrekin.
Astelehenean eguzkia agertu daiteke berriro ipar isurialdean. Dena dela, ordu batzuk beharko ditu, goizean zerua lainotuta agertuko baita eta zirimiri apur bat egiteko arriskua izango baitugu. Arratsaldean ostarteak gailentzen hasiko dira eta eguzkia berotzen hasiko da. Hala ere, tenperatura aurreko egunekoarekin alderatuz apur bat baino ez da igoko, haizea iparraldekoa izango baita oraindik ere.
Datorren astean, hobera egingo du eguraldiak
Euskalmeten arabera, astelehenetik aurrera tenperatura nabarmen igoko da, eta eguzkiaz gozatu ahal izango da. Hala ere, tarteka euria egin lezake. Termometroak 20 ºC-ren bueltan geldituko dira kostaldean, eta 25 ºC inguruan barnealdean.
Beraz, astelehenean udaberriko giroa nagusituko da azkenean.
Hondartza denboraldia hasi da Bizkaian eta Gipuzkoan
Dagoeneko hondartza denboraldia hasi da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Arabako igerileku eta urtegietan.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en, eta bidali argazkiak.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa