eguraldia
Neguko giroa
Erredakzioa
Elurteek eragindako alerta horia larunbateko azken ordura arte egongo da indarrean. Egun horretan, prezipitazioak handiagoak izango dira, eta elur-maila 500 metrora kokatuko da. Kontsultatu trafikoa.
Ostiralerako prezipitazio txikia dago iragarrita, eta elurra egin lezake 300-500 metrotik gora, batez ere egunsentian eta azken orduan. Prezipitazioak bakanak izango dira, eta, gehienbat, Kantaurialdean bustiko du. Iragarpena ikusita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak alerta horia indarrean utziko du, larunbatetik iganderako gauera arte, maila baxuetan elurra egiteko arriskua dela eta.
Ez da indarrean dagoen alerta hori bakarra; Herrizaingo Sailak izozteak egoteko arriskuak eragindakoa ere du indarrean larunbateko azken ordura arte.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, ostiralean, termometroak apur bat gorago egingo du; Bilborako 9º-ko maximoa iragarri dute, Gasteizein 5º-ra helduko da tenperatura, eta Donostian 8º izango dituzte ordurik epelenetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa