cerrar buscador

11:53

eguraldia

Abisu horia

Ekaitz eta txingorra botatzeko arriskua, Euskadin

Erredakzioa

Euskal Meterorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik. Barnealdean zein kostaldean trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko arriskua dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lanegunetako eguraldi onak lainoei eta ekaitzei utziko die tokia. Ekaitzak kostara ere iritsiko dira, eta kazkabarra bota dezakeela ohartarazi dute, Euskalmeten iragarpenean agertzen denez.

Euskal Meterorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik. Asteburu osoan zehar EAEko zenbait puntuetan prezipitazio handiak izateko progabilitatea dago, aukera handiagoz barnealdean

Horretaz gain, barnealdean zein kostaldean trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko arriskua dago.

Larunbatean giroa zertxobait nahastuko da. Zerua ez da urdin egongo, tarte hodeitsuak azalduko dira. Arratsaldean ekaitza egoteko aukera handia izango da, ez bakarrik barnealdeko lekuetan, kostaldean ere bota dezake. Gainera, txingorra sortzea ezin dugu baztertu. Tenperaturari dagokionez, 25-30 ºC bitartean egoten jarraituko du, hala ere ekaitz guneetan freskatuko du.

Igandean berriro trumoi-ekaitzak izateko aukera egongo da. Goizaldean zerua hodeitsu egongo da, baina goizean garbitu eta nahiz eta urdin ez egon, eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Arratsaldean bero-hodeiak garatu dira eta zaparrada batzuk botako ditu; trumoi-ekaitzak jo dezake, aurreko egunetan bezala batez ere barnealdean. Tenperatura pare bat gradu beherago kokatuko da.

Datorren astean, lainoak arintzen hasiko dira eta tenperaturek gora egingo dute, eguraldiak hobera egingo duelarik.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak Udablogera.

Iruzkinak