12:51

eguraldia

Iragarpena

Hodeiak eta euria izango ditugu asteon

Erredakzioa

Gaur zeru hodeitsua eta euria izango dugu; bihar eguraldiak hobera egindo du, baina gauean hodeiak eta euria nagusituko dira berriro.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten esanetan, gaur, astelehena, zeru hodeitsuak nagusituko dira leku gehienetan, eta batez ere iparraldean zertxobait bustiko du. Barnealdean hodeitza txikiagoa izango da eta ostarte batzuk irekiko dira.

Astearte goizean zeru hodeitsuak izango ditugu, baina ostarteak zabalduko dira eta giro eguzkitsua geldituko da, batez ere barrualdean. Gauean berriro hodeiak ugarituko dira eta kantauri isurialdean euria erortzeko aukerak egongo dira. Tenperatura 26 gradu inguruan ibiliko da kostaldean eta 29 gradu inguruan barrualdean.

Asteazkenean fronte berri batek hodeiak eta euri langarra ekarriko ditu, batez ere kostaldean. Barrualdean, hodeitza txikiagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak giroa freskatuko du.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak