09:58

eguraldia

Iragarpena

Alerta horia bertan behera, Euskadin eta Nafarroan

Erredakzioa

Ostiralean goizean goiz zirimiria eta arratsaldean ostarteak nagusituko dira. Hodeiekin ipar partean eta eguzkiarekin hego partean emango diogu hasiera asteburuari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan euria, ekaitz eta txingorratik ezarri zen alerta horia bertan behera geratu da Euskadin eta Nafarroan, &' || 'nbsp;Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak adierazi duenez.

Gaur, osteguna, goizean goiz zaparrada batzuk botako ditu, ekialdean bereziki eta Pirinio aldean gainera zaparrada handiak bota ditzake. Dena den, egunak aurrera egin ahala, aroak hobera egingo du eta euria han-hemenkakoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura freskoa mantenduko da, 20 ºC-ren bueltan ibiliz.

Bihar, ostirala, egunaren lehengo parterako zirimiria eta arratsalderako ostarteak nagusituko dira. Goizean zerua lainotuta agertuko da, kantauri isurialdean batez ere eta prezipitazio txikia botatzeko aukera handia dago. Goiza aurrera joan ahala ostarteak zabalduko dira eta lurralde hegoaldean handiak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, 22-23 ºC-ren ingurura igoz.

Hodeiekin ipar partean eta eguzkiarekin hego partean emango diogu hasiera asteburuari. Larunbatean Kantauri isurialdeko hodeiek goizaldean eta azken orduetan zirimiri pixka bat utzi dezakete, baina ostarteak azkar irekiko dira eta eguerdi eta arratsalde nahiko eguzkitsua izango dugu.

Lurraldearen hegoaldean zerua hodei gutxirekin egongo da egun osoz. Iparraldeko haize ahula ibiliko da eta tenperatura beste gradu pare bat igoko da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
&' || 'nbsp;

Iruzkinak