10:54

eguraldia

Iragarpena

Giro eguzkitsua eta tenperaturak gora egingo du

Erredakzioa

Ostegun arratsaldean ostarteak irekiko dira eta euria egiteko arriskua desagertuko da, ostiralean eta larunbatean eguzkia nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, osteguna, zerua hodeitsu mantenduko da eta euria egin dezake, Euskal Meteorologia Agentziaren, Euskalmeten, arabera. Eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira, batez ere barrualdea, eta euria egiteko arriskua desagertuko da. Tenperatura maximoak mantenduko dira eta 22-24 gradu inguruan izango dira.

Goizean goiz eta iluntzean hodeiak izango ditugu ostiralean, baina gainontzeko orduak eguzkiaz gozatzeko aproposak izango dira. Goizaldean, behe-lainoa sortuko da ohiko bailaretan. Ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak asko ez igotzea eragingo du, eta 23-26 gradu inguruan izango dira.

Egunsentiko behe-lainoen ostean giro eguzkitsua izango dugu eta larunbatean ere eguzkia nagusituko da. Bero a dela eta, bero-hodeiak sortuko dira arratsaldean, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Tenperatura maximoak gora egingo du eta kostaldean 23-26 gradu eta barrualdean 26-28 gradu inguruan izango dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak