cerrar buscador

13:06

eguraldia

Iragarpena

Hodeiak eta euria, ostegunean; ostiralerako, ekaitzak jotzeko aukera

Erredakzioa

Ostegun arratsaldean eta gauean euria egingo du, ostiral gauean bezala, baina larunbatean zerua urdin egongo da orokorrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, osteguna, ostarteak irekiko dira goizean, baina arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta arratsaldean eta gauean zaparradak botako ditu, Euskalmeten arabera. Tenperaturak 25 gradu inguruan izango dira kostaldean eta barrualdean 30 gradu inguruan.

Ostiralean tenperaturak gora egingo du. Goizean zerua urdin mantenduko da, baina beroa dela eta, arratsaldean bero-hodeiak sartuko dira eta egunaren amaieran ekaitzak izan daitezke. Tenperatura maximoak 25 gradutik gora kostaldean eta barrualdean 35 gradu inguruan izango dira.

Orokorrean zerua urdin egongo da larunbatean, baina egunaren amaieran hodeiak garatuko dira eta zaparradak bota ditzake. Goizean ibiliko den hegoaldeko haizeak tenperaturak berriro gora egitea eragingo du eta 30 gradutik gora izango dira kostaldean eta barrualdean 35 gradutik gora.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak