cerrar buscador

22:49

eguraldia

Iragarpena

Asteburu epela eta eguzkitsua orokorrean

Erredakzioa

Asteburua lainotuta hasiko bada ere, igandean eguzkitsu amaituko du eta astelehenetik aurrera ere joera horrek jarraituko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetako eguzkia eta bero ikaragarriek agur esan dute eta tenperaturek nabarmen egin dute behera ipar haizeari esker.

Larunbatean eguraldi eguzkitsua espero da hegoaldean. Goizean iparraldean, kantauri isurialdeko eskualdeetan batez ere, zerua oso hodeitsu egongo da eta han eta hemen euri txikia egin dezake; arratsaldetik aurrera ateri mantendu eta ostarteak zabalduz joango dira, zerua hodei gutxirekin geratu arte. Iparraldeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura maximoak 30 ºC azpikoak izango dira, iparraldean 25 ºC baino freskoagoak.

Euskalmeten arabera, igandean eguzkia gailenduko da berriro gure lurraldean. Goizean goiz hodei batzuk egongo dira zeruan, baina goizean zehar desegingo dira eta giro argia edukiko dugu hortik aurrera. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta, giro eguzkitsua eduki arren, tenperaturak ez du aldaketarik jasango, beraz. Tenperatura minimoek bai egingo dutela behera.

Astelehenetik aurrera ere, eguzkia nagusitzen joango da eta tenperaturak gora egingo du, baina asteazkenean ekaitzak egiteko aukera handiak daudela iragarri du Euskalmetek.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak