cerrar buscador

16:44

eguraldia

Iragarpena

Zeru hodeitsua larunbata arte EAEn

Erredakzioa

Ostegunean giro ezegonkorra, ostiralean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira arratsaldera arte, eta larunbat arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barrualdean eta zaparradaren bat bota dezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, osteguna, goizean hodei ugari eta euria izango dugu kostaldean, Euskalmeten arabera. Barrualdean, berriz, hodeiak urriak izango dira eta ez du euririk botako. Tenperaturek behera egingo dute, eta maximoak 20 gradu inguruan izango dira.

Ostiralean hodeiak eta ostarteak urdinguneak tartekatuko dira, baina arratsaldean hodeitza trinkoagoa izango da. hegoaldetik joko du haizeak, eta tenperaturek gora egingo dute eta 25 gradu ingurura iritsiko dira.

Larunbatean joko duen hego-mendebaldeko haizeak erdi mailako eta goi-hodeiak ekarriko dizkigu, baina ez du euririk egingo. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barrualdean eta zaparradaren bat bota dezake. Tenperaturak 25-30 gradu inguruan izango dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak