15:39

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia haizeagatik eta euriagatik asteburu honetan Euskadin

Erredakzioa

100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak iragarri ditu Euskalmetek. Gainera, larunbat eguerditik aurrera ekaitz trumoitsuak izateko aukera dago. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldi nahasia espero dugu Euskadin larunbat eguerditik aurrera. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak astebururako haizearengatik eta euriarengatik abisu horia deitu du. Horrela, ageriko zonaldeetan 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen hego-osagaiko haize-ufadak iragarri ditu larunbaterako. Agerikoak ez diren zonaldeetan, 70-80 km/h-ko haize-boladak espero ditugu.

Gainera, trumoitsuak izan daitezken ekaitzei buruz ere ohartu du Euskalmetek. Horren ondorioz, metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke Euskadiko zenbait puntutan, larunbateko 12:00etatik igandeko 12:00etara bereziki.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, euria espero dugu larunbat eguerditik aurrera. Zaparradak txiki-ertainak botako ditu eta barnealdean trumoitsuak izateko probalilitatea izango da. Kostaldean eta mendi zonaldeetan hazei-ufadak gogorrak ibiliko dira. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute. Iganderako zaparrada ugariak espero ditugu. Goizaldeko orduetarako ekaitza trumoitsuak izan daitezkela iragarri du. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen.

Astelehenean bide beretik jarraituko du eguraldiak. Goizean, euri arinak espero ditugu baina egunak aurrera egin ahala, zaparradak trumoitsuak bihurtuko dira. Arratsaldean, haizearen norabidea aldatuko eta iparraldeko haizea ibiliko da. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira: 20º-ko tenperatura maximoak kostaldean eta 16º inguru barnealdean.

Kontsulta ezazu webkameren bitartez unean uneko eguraldiaren iragarpena eta ikusi Eguraldiblogen Euskal Herriko argazkirik ederrenak.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago