eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euri gehiago bota lezake arratsaldetik aurrera, eta tenperaturak jatsiko dira. Astelehenean eguraldiak hobera egingo du, Euskalmeten arabera.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren abera, hodeiak ugarituko dira, tarteka euria egingo du eta tenperaturak behera egingo du.
Gaur iganderako iragarritako eguraldi aldaketa atzeratu den arren, arratsaldetik aurrera, zaparradak botako ditu eta iparraldetik hegoaldera hedatuko dira; hala ere, kantaurialdean maizago eta ugariago egingo du euria. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da, eta kostaldean eta mendi inguruetan bereziki zakar ibiliko da. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta termometroek ez dituzte 18 graduak gaindituko.
Bihar, astelehenean, eguraldiak hobera egingo du. Goizean ostarteak zabalduko dira eta arratsaldean eta gauean hodei gutxi batzuek zipriztindu egingo dituzte zeruak. Haizeak iparraldetik joko du. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta 15 graduren azpitik kokatuko dira EAEn.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa