eguraldia
Aire-masa hotza
Erredakzioa
Europako aire-masa hotz batek urteko lehen elurteak utz ditzake kota baxuetan. Trafiko Zuzendaritzak neguko bideragarritasun plana martxan du eguerditik.
Informazio gehiago (2)
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Babes Zibileko Zuzendaritzak elurrari dagokion abisu horia ezarri du ostegun, ostiral eta larunbaterako.
Gaur, arratsaldetik aurrera, prezipitazioak hedatuko dira lurralde osora, nahiz eta batez ere Kantaurialdean bustiko duen. Ekaitzak ere jo lezake. Elur-kota behera joango da, eta azken orduan 600-700 metrora kokatuko da. Barnealdean, izotza egingo du.
Gauean, bihar baino prezipitazio handiagoa egongo da.
Bihar, ostirala, sei graduko maximoak egongo dira barnealdean, eta bederatzi gradukoak kostaldean. Zaparradatxo batzuk botako ditu goizean, baian gero atertzera egingo du. Elur-kota 600 metrora egongo da egun osoan zehar, baina prezipitazio txikia dago iragarrita. Hotz handia egingo du.
Larunbatean, hotz handia berriro. Elurra 600-800 metrotik gora botako du, eta izotza egingo du, Araban eta Nafarroan. Barnealdean ia lehor egongo da, eta giro politagoa izango dute, baina kostaldean lainotuago egongo da eta zaparradatxoak iragarri dituzte.
Igandean, berriz, barnealdean egun polita izango dute, eguzkitsua. Kostaldean, hodeitsuago. Elur-kotak 600-800 metrora jarraituko du, baina prezipitazio gutxi espero da. Maximoak: 5-10 graduren artean.
Neguko bideragarritasun plana, martxan
Azken orduetan elur-maila 600 metrotara jaisteko aurreikuspenen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak neguko bideragarritasun plana martxan jarri du, segimendu fasean.
Trafiko Zuzendaritzak komunikatu baten bitartez adierazi duenez, iragarpenak betetzen badira, plana fase eragilean jarri dezakete arratsaldean zehar.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa