cerrar buscador

18:46

eguraldia

Hotza eta euria

Eguzkitik hodeietara

eitb.eus

Maiatzaren 12ko eta 13ko asteburua grisa eta zaparradez betea egongo da. Gainera, tenperaturek behera egingo dute bi egunetan.

  • Egun euritsua eta hotza Iruñean. Argazkia: EFE.

    Egun euritsua eta hotza Iruñean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmetek eguraldi ezegonkorra aurreikusi du EAEn eta Nafarroan asteburu honetarako. Zeruak hodeitsuak izango dira hainbat euri zaparradarekin. Gainera, tenperaturak jaitsi egingo dira; hala, udaberritik udazkenera igaroko dira graduak.

Larunbata zeru gris hodeitsu batekin altxatuko da. Euskalmeten iragarpenak adierazten du euri zaparrada ahulak eta txiki-ertainak egongo direla goizean eta arratsaldean, eta gauean atertzea espero da. Are gehiago, kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake.

Tenperaturei dagokienez, behera egingo dute eta minimoak 5-6 graduen artean egongo dira, eta maximoak 12 graduen inguru. Mendebal-ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Gainera, elur-kota 1.000-1.200 m inguruan egongo da arratsaldean eta gauean.

Igandean joera bera jarraituko da. Eguna grisa izango da, eta tarteka euri zaparra ertainak eta txikiak botako ditu, batez ere, ekialdean. Lurralde guztietan egongo dira, baina Nafarroako helgoaldea oskarbi egongo da egun osoan zehar.

Mendebal-ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da berriz ere, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak jaitsiko dira 2 gradura eta maximoak gutxi igoko dira, 15 gradura hain zuzen ere. Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake.

 

Iruzkinak