eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Ez du euririk egingo, tenperaturak igoko dira, eta hego-haizeak joko du. Dena den, izotzaldiak izango dira goizaldean.
Informazio gehiago (1)
Euskalmeten arabera, eguraldiak hobera egingo du gaur. Goizaldean eta goizean frontearen arrastoak izango ditugu kostaldean; zeru hodeitsuak eta euri arina.
Gainerako lekuetan, izotzaldiak izango dira. Eguerdi aldera, hodeiak desagertuko dira eta ez du euririk egingo. Arratsaldean, ostartean nagusituko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute, 10ºC kostan eta 6-8ºC barnealdean. Haizeak hegotik joko du.
Bihar, igandean bere horretan jarraituko dugu. Hala ere, barnealdean izotza botatzeko arriskua izango dugu, eta termometroak -4 ºC-tik behera kokatu daitezke zenbait tokitan, batez ere, mendi inguruetan. Oro har, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak agertuko dira baina inolako ondoriorik gabe, soilik zeruak kolore zuria hartuko duela. Ondorioz, giro argi eta eguzkitsua nagusituko da, hego-haizeari esker, azken orduetan zakarrago joko duelarik.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa