09:12

eguraldia

Aire-masa beroa eta lehorra

Bero-bolada, Espainia hegoaldean

Erredakzioa

Tenperatura minimoak ez dira aste osoan 20 gradutik jaitsiko Mediterraneo aldean eta penintsularen erdialdean eta hegoaldean. Tenperatura altuak ostegunera arte mantenduko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aire-masa bero eta lehor bat iritsi da joan den asteburuan penintsulara, eta aste tenperaturek gora egitea eragingo du. Hori dela eta, alerta deitu dute; izan ere, termometroak 38 gradura iritsiko dira.

Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) iragarri duenez, tenperatura minimoak ez dira aste osoan 20 gradutik jaitsiko Mediterraneo aldean eta penintsularen erdialdean eta hegoaldean. Tenperatura altuak ostegunera arte mantenduko dira.

Estatuko 29 lurralde alertan daude astelehen honetan, tenperatura altuengatik. Madrilen, Sevillan, Toledon, Kordoban, Jaenen, Ciudad Realen, Badajozen, Caceresen, Fuerteventuran, Kanaria Handian eta Lanzaroten termometroek 40 graduak gainditu ditzakete; hortaz, alerta laranja jarri dute.

Zaragoza, Valentzia, Alacant, Murtzia, Cadiz, Granada, Huelva, Malaga, Albacete, Cuenca, Guadalajara, Avila, Salamanca, Segovia, Tenerife, La Palma eta Hierro alerta horian daude, 39 gradu harrapatuko dituztelako.

Gomendioak

Babes Zibilaren gomendioen arabera, elikadura arina izan behar da, eta ur eta mineral asko dituzten edariak hartu behar dira. Horrez gain, kolore argiko arropa janztea eta gorputza ahalik eta gehien estaltzea komeni da.

Adituen ustez, egunaren erdialdera ez da ariketa fisikorik egin behar, eta ez da ez umerik ez adinekorik ez animaliarik auto barruan itxita utzi behar.



Aire-masa bero eta lehor bat iritsi da joan den asteburuan penintsulara, eta aste tenperaturek gora egitea eragingo du. Hori dela eta, alerta deitu dute; izan ere, termometroak 38 gradura iritsiko dira.Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) iragarri duenez, tenperatura minimoak ez dira aste osoan 20 gradutik jaitsiko Mediterraneo aldean eta penintsularen erdialdean eta hegoaldean. Tenperatura altuak ostegunera arte mantenduko dira.Estatuko 29 lurralde alertan daude astelehen honetan, tenperatura altuengatik. Madrilen, Sevillan, Toledon, Kordoban, Jaenen, Ciudad Realen, Badajozen, Caceresen, Fuerteventuran, Kanaria Handian eta Lanzaroten termometroek 40 graduak gainditu ditzakete; hortaz, alerta laranja jarri dute.Zaragoza, Valentzia, Alacant, Murtzia, Cadiz, Granada, Huelva, Malaga, Albacete, Cuenca, Guadalajara, Avila, Salamanca, Segovia, Tenerife, La Palma eta Hierro alerta horian daude, 39 gradu harrapatuko dituztelako.GomendioakBabes Zibilaren gomendioen arabera, elikadura arina izan behar da, eta ur eta mineral asko dituzten edariak hartu behar dira. Horrez gain, kolore argiko arropa janztea eta gorputza ahalik eta gehien estaltzea komeni da.Adituen ustez, egunaren erdialdera ez da ariketa fisikorik egin behar, eta ez da ez umerik ez adinekorik ez animaliarik auto barruan itxita utzi behar.

Iruzkinak