Bizi EITB; EITBk antolatzen duen elkartasun eta jai giroko ekitaldia

Bizi EITB

10:08

Bizi EITB

Batzen gaituzten emozioak

Biba Oholtzan ikuskizuna, Korrontziren kontzertu bereziarekin, gaur BEC!en, BIZI EITB jaian

EITB Media

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, hainbat artista eta talde gonbidatu izango dituzte taula gainean, eta 11 dantza taldetako 120 dantzari baino gehiago. Sarrera doan eta librea izango da 19:00etatik aurrera, afortoa bete arte.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, urriak 15, egun osoz, BIZI EITB 2022 jai handia egingo du EITBk Barakaldoko BEC!en (Bilbao Exhibition Centre); eta, jai horretan, Biba Oholtzan ikuskizuna eskainiko du, Korrontzi taldearen kontzertu bereziarekin. 20:00etan hasiko da emanaldia, baina 19:00etan irekiko dira ateak.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, artista eta talde gonbidatuak izango dituzte taula gainean. Ikuskizun paregabea izango da, eta "Oholtzan" saioko lantaldeak grabatu egingo du emanaldia, etorkizunean ETB1en eskaintzeko.

Agus Barandiaranek zuzentzen duen Korrontzi taldea izango da bertan protagonista, eta hainbat artista eta talde gonbidatu izango dituzte taula gainera, tartean Xabier Berasaluze Leturia pandero jolea, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Dani Conde gaiteroa. Ez dira faltako Arratiako Erraldoiak; eta, gainera, 120 dantzari baino gehiago hartuko dituzte taula gainean, udalerri ezberdinetako 11 dantza talderen eskutik:

Oinkari D.T. (Villabona-Amasa)

Itxarkundia D.T. (Laudio)

Egape D.T. (Urnieta)

Amilotx D.T. (Mungia)

Otsoak D.T. (Ataun)

Haize Dulantzi D.T. (Dulantzi)

Akelarre D.T. (Laudio)

Harribil D.T. (Orio)

Korosti D.T. (Legazpi)

Bihotz Gaztea D.T. (Santurtzi)

Zugaitza D.T. (Santurtzi)

Horrez gain, bi kirolari ere izango dituzte ikuskizunean lagun: Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolaria eta Susana Maldonado de la Torre barrenadora.

Biba Oholtzan ikuskizuna BEC!eko 2 pabilioian izango da, eta sarrera, doakoa eta librea, aforoa bete arte. Ateak 19:00etan irekiko dira, eta grabazioa hasi arte, Joseina Etxeberria EITBko DJak jarriko du musika bertan.

BIZI EITB 2022: 10 orduko jai erraldoia BEC!en

Aurten ere, 10 orduko festa izango da; eta, ohi bezala, izaera solidarioa izango du, bertan bildutakoa EITB Maratoiari zuzenduta egongo baita. Gainera, EITBren 40. urteurrena ikusle eta jarraitzaileekin ospatzeko eguna izango da.

11:00etan abiatuko da BIZI EITB haurrentzako jaiarekin (sarrera librea). 2 pabilioian izango da, eta bertan ez dira faltako Ene Kantak eta Go!azen ikuskizunak.

17:30etik aurrera, Bizkaia Arenan jarraituko du festak (alboko pabiloian), Go!azen 9.0 telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia egingo baita bertan, pantaila erraldoian. Sarrerak agortu ostean, gehiago jarri dira salgai 3 euroan (sarrera bakoitzeko 2 euro EITB Maratoirako).

Azkenik, BIZI EITB 2022 bukatzeko, Biba Oholtzan emanaldia grabatuko da 20:00etatik aurrera Korrontziren kontzertu bereziarekin. Sarrera librea izango da, eta 19:00etan irekiko dira ateak.

EITB. Batzen gaituzten emozioak!

Iruzkinak