Itxi

X-eitb jaia-X

X-eitb jaia-X

EiTB Jaia 2019

EITB Jaia

Salgai daude 'Go!azen'en lehen atala BECen ikusteko sarrerak

A.A. | EITB

Urriaren 12an, BECen eta EITB Jaiaren barruan, izango da ikusgai lehen aldiz 6.0 denboraldiko lehen atala. Bilduko den dirua haur minbizia ardatz izango duen EITB Maratoiarentzat izango da.

  • Go!azen 6.0 denboraldiko aktoreak

    Go!azen 6.0 denboraldiko aktoreak

Urriaren 12an, Barakaldoko BECen ospatuko den EITB Jaian, estreinatuko da 'Go!azen 6.0'ren lehen atala. Aurrestreinaldira joateko sarrerak salgai daude dagoeneko eitb.eus atarian. Bilduko den dirua haur minbizia ardatz izango duen EITB Maratoiarentzat izango da.

Egun osoko festa izango da aurten ere EITB Jaia eta programazio eskaintza zabala izango du.

Horren barruan, 17:30ean gaztetxoen artean arrakasta duen telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera izango da BECeko 4. pabilioian, CUBEC! aretoan. Bertara sartu ahal izateko sarrerak erosi egin behar dira internet bidez, EiTBk horretarako jarri duen webgune berezian. Sarrera horiek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro haur minbiziaren ikerkuntzara bideratuko dira.

Aurrestreinaldiaren aurretik eta ondoren ekintza pila izango dira BECen bertan: Hiru3 Jaia, "Oholtzan" jaia eta Imagin Gaztea Kontzertua, Rural Zombies, Izaro eta Belakorekin.