Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

''Elektrizitatea''

Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera eta egin bat EITB Maratoiaren olatu kolektiboarekin

EITB

Zea Maysen "Elektrizitatea" abestia dugu aurtengo soinu-banda eta hauxe erronka: elkarri eskua eman eta besoak olatu itxuran mugitzea. Elektrizitateak bezala, eskuz esku aurrera egingo duen olatu erraldoi bat sortzea da helburua, bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren ikerketaren alde.

  • EITB Maratoia 2026

    EITB Maratoia 2026

Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera leloarekin, bularreko minbiziari eta ginekologikoari eskainita dago aurtengo EITB Maratoiaren kanpaina. Hain zuzen ere, gaixotasun horien prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrera egiten jarraitzeko ikerketan jarri nahi du arreta.

Horretarako, Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia dugu soinu-banda, eta elementu bereizgarri nagusia olatu kolektibo bat, herritarrak ikerketaren aldeko mugimendu kolektibora batu daitezen. Izan ere, aurrerapena eta berrikuntza bultzatzen duen energia dugu ikerketa, eta Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera leloak mezu argi eta zuzena helarazi nahi du: ikerketa guztion kontua dela. Horregatik, kanpainak korronte baten irudia erabiltzen du, pertsonak helburu komun baten inguruan lotzen dituen energia kolektiboa irudikatzeko.

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

Beraz, elkarri eskua eman eta besoak olatu itxuran mugitzera deitu nahi du aurten EITB Maratoiak: elektrizitateak bezala, eskuz esku aurrera egingo duen olatu erraldoi bat sortzea, guztion artean bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren ikerketa bultzatuko duen olatu kolektibo handi hori eraikitzea. Besoen mugimendu sinple baten bidez, herritarrek elkartasuna, konpromisoa eta lankidetza irudikatu ahalko dituzte, gizarte osoa kausa beraren alde konektatzeko gonbidapena eginez.

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

Kanpainaren mezua indartzeko, Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia aukeratu du EITBk. Euskal musikaren panoramako erreferente den kantuak energia, mugimendua eta konexioa ditu ardatz eta, aurtengo ediziorako, gainera, abestiaren 25. urteurreneko bertsio berezia erabiliko da, emakume artistek berrinterpretatuta.

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

EITB Maratoiaren spot-aren irudia

Abenduaren 17an egingo da EITB Maratoiaren egun handia, lau hiriburuetan aldi berean garatuko diren ekitaldi bereziekin. Aurretik, baina, ohi bezala, elkartasun kanpaina jarriko da abian.

26 ediziotan zehar, EITB Maratoiak 11 milioi euro bildu ditu eta 148 ikerketa-proiektu finantzatzen lagundu du hainbat gaixotasunen inguruan. Aurten ere, euskal gizartearen elkartasuna eta konpromisoa funtsezkoak izango dira ikerkuntzak aurrera egiten jarrai dezan. Dirua emateko bizum zenbakia hau da: 33478.

EITB Maratoia 2026

EITB Maratoia 2026