Mantenuko Teknikaria
EDP 2014
Mantenuko Teknikaria: 2014ko Enplegu Deialdi Publikoaren oinarriak
ERREDAKZIOA
EiTB
2014ko Enplegu Deialdi Publikoaren baitan dagoen Mantenuko Teknikari lanposturako oinarriak
EiTBk 2014ko Enplegu Deialdi Publikoaren oinarriak argitaratu ditu. Oinarri horietan honako datu hauek daude zehaztuta: hautagaiek bete beharreko baldintzak, deialdi honetako derrigorrezko probak, balioetsi beharreko proba eta merezimenduak, eskatutako hizkuntza trebakuntza, plaza finkoak esleitzeko irizpide eta faseak, lan-poltsaren osaera eta funtzionamendua, eta deialdiaren gainerako baldintza guztiak.
Prozesuan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da:
- Hautagaitza interesekoa den erreferentzian izena ematea, horretarako prestatu den webgunearen bidez.
- Horretarako, lehenik eta behin, hautagaiak sisteman alta eman beharko du "izena emateko formularioa" izeneko aukera erabilita. Behin alta prozesua bukatuta, sistemak mezu bat bidaliko dio hautagaiari. Mezu horretan kode bat egongo da, eta hautagaiak kode hori erabili beharko du prozesu guztian bere burua identifikatzeko.
- Ondoren, hautagaiak hautaketa-prozesuan eman beharko du izena; horrenbestez, datuak bete eta zein erreferentziatan parte hartu nahi duen aukeratuko du.
- Betekizunen dokumentazioa orrialdeka zenbatuta bidali beharko da, jarraian (parentesi artean) azaltzen diren erreferentziak adierazita eta honako hurrenkera honetan:
1. NANaren fotokopia (dok 1)
2. Gidabaimenaren fotokopia (dok 2)
3. Curriculum Vitaea (dok 3)
4. Titulazioaren fotokopia (dok 4)
4.1. Beste titulazio baterako, lan esperientzia (dok 4.1)
5. Ingeleseko ziurtagiria (izanez gero) (dok 5)
6. Frantseseko ziurtagiria (izanez gero) (dok 6)
7. Alemaneko ziurtagiria (izanez gero) (dok 7)
Betekizunak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 6tik 20ra bitartean (biak barne).
- Merezimenduen dokumentazioa aurkezteko, erantsita doan inprimakia bete eta bidaliko beharko du hautagaiak, baita zein erreferentziatara aurkeztuko den. Inprimaki hori merezimenduen zenbaketa errazteko balio duen laburpena da. Gauzak horrela, beharrezkoak diren agiriez gain, aipatu inprimakia beteta aurkeztu beharko da.
Merezimenduak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 6tik uztailaren 5era bitartean (biak barne).
Aurkeztu behar den dokumentazioa posta ziurtatu bidez bidali beharko da bi gutun-azal desberdinetan. Gutun-azaletan adierazita joan beharko da lanpostuen erreferentzia eta zein dokumentazio mota dagoen barruan: betekizunen dokumentazioa edo merezimenduen dokumentazioa. Hautagaiak erreferentzia bat baino gehiagotan ematen badu izena, beste horrenbeste gutun-azal (bi motatakoak) bidali beharko ditu. Gutun-azalak honako posta helbidera bidali beharko dira:
Hautaketa Saila
EiTBren egoitza
Basurtuko kaputxinoak, 2
48013 Bilbo, Bizkaia
Honako agiri hauek daude erantsita:
- Oinarriak [PDF]
- Merezimenduen inprimakia [DOC]
- Hizkuntzen baliokidetza taula [PDF]
- Azterketarako programa [PDF]
Hautaketa-prozesu guzti honi buruzko informazio osoa EDP 2014rako bereziki paratu den webgunean argitaratuko da. Hala ere, argibideak emateko helbide elektroniko bat egongo da martxan: edp.cpe@eitb.com

