Itxi

02 erref. - Ekoizpeneko ingeniaria

EDP 2019

Ekoizpeneko ingeniaria: baloratzeko hizkuntzen deialdia eta deitutakoen zerrenda

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

EiTBk argitaratu du Ekoizpeneko ingeniaria posturako (02. erref.) baloratzeko hizkuntzen deialdia eta deitutakoen zerrenda, Euskal Telebista sozietateko EDParen baitan.

EiTBk dagoeneko argitaratu du Ekoizpeneko ingeniaria posturako (02. erref.) baloratzeko hizkuntzen probarako deialdia, EUSKAL TELEBISTA EA sozietateko 2019ko Enplegu Deialdi Publikoaren barruan.

Baloratzeko hizkuntza proba 2019ko abenduaren 26an egingo da, 10:00etan, EiTBko Bilboko egoitzan (Basurtuko kaputxinoak 2, 48013, Bilbo)

Nahitaezkoa izango da azterketara deitutako hautagaiek nortasun agiri ofizial bat (nortasun agiria, gidabaimena edo pasaportea) aurkeztea; halaber, erregistro-prozesua egin zutenean jaso zuten identifikazio-kodea ere izan beharko dute. Era horretan, anonimatua mantenduko da probak zuzentzen dituztenean.

Hautagaiek ordurako iritsi beharko dute, nahitaez, eta berandu heltzen diren hautagaiek ezingo dute azterketa egin.

Honako dokumentu hau aurkituko duzu albisteari erantsita:

- Azterketara aurkeztu ahal diren hautagaien zerrenda, Ekoizpeneko ingeniaria (02. erref.). [PDF]

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea