cerrar buscador

17:56

Enplegu Deialdi Publikoa

EDP 2019

Ekoizpeneko ingeniaria: Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia

EiTB Taldea

EiTBk argitaratu du Ekoizpeneko ingeniari posturako (02. erref.) Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia eta deitutakoen zerrenda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EiTBk dagoeneko argitaratu du Ekoizpeneko ingeniari posturako (02. erref.)  Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia (proba teorikoa eta praktikoa), EUSKAL TELEBISTA, EA sozietateko Enplegu Deialdi Publikoaren barruan (EDP 2019).

 
Psikotekniko edota Gaitasunen Testa 2020ko urtarrilaren 29an egingo dira, 09:00etan, EiTBko Bilboko egoitzan (Capuchinos de Basurtu 2, 48013, Bilbo)

 
Nahitaezkoa izango da azterketara deitutako hautagaiek nortasun agiri ofizial bat (NAN, gidabaimena edo pasaportea) aurkeztea; halaber, erregistro-prozesua egiterakoan jaso zuten identifikazio-kodea ere izan beharko dute. Era horretan, anonimatua mantenduko da probak zuzentzerakoan.

 
Ordurako iristea ere derrigorrezkoa izango da; hortaz, berandu heltzen diren hautagaiek ezin izango dute azterketa egin.

 
Honako dokumentu hau aurkituko duzu albisteari erantsita:


- Ekoizpeneko ingeniari posturako (02. erref.) Psikotekniko edota Gaitasunen Testatara deitutakoen zerrenda. [.PDF]

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.