Itxi

Enplegu Deialdi Publikoa

EDP 2019

Laguntzaile teknikaria: Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia

EiTB Taldea

EiTBk argitaratu du Ekoizpeneko laguntzaile teknikaria (01. erref.) Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia eta deitutakoen zerrenda.

EiTBk dagoeneko argitaratu du Laguntzaile Tecnikaria (01. erref.)  Psikotekniko edota Gaitasunen Testa deialdia (proba teorikoa eta praktikoa), EUSKAL TELEBISTA, EA sozietateko Enplegu Deialdi Publikoaren barruan (EDP 2019).

 
Psikotekniko edota Gaitasunen Testa 2020ko ekainaren 10an egingo dira, 09:00etan, EiTBko Bilboko egoitzan (Capuchinos de Basurtu 2, 48013, Bilbo)

 
Nahitaezkoa izango da azterketara deitutako hautagaiek proben hasieran nortasun agiri ofizial bat (NAN, gidabaimena edo pasaportea) aurkeztea; halaber, erregistro-prozesua egiterakoan jaso zuten identifikazio-kodea ere izan beharko dute. Era horretan, anonimatua mantenduko da probak zuzentzerakoan.

 
Ordurako iristea ere derrigorrezkoa izango da; hortaz, berandu heltzen diren hautagaiek ezin izango dute azterketa egin.

 
Honako dokumentu hau aurkituko duzu albisteari erantsita:


- Laguntzaile Teknikaria (ref. 01) Psikotekniko edota Gaitasunen Testatara deitutakoen zerrenda. [.PDF]

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea