Itxi

EITB TALDEA

KIROLAK

Frantziako Tourra, zuzenean, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen

EITB

Munduko lasterketa prestigiotsuenaren emankizuna egingo dute Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Iñigo Barrenak. Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraipen estua egingo diete arratsaldero.

  • Frantziako Tourra, zuzenean, EITBn

    Frantziako Tourra, zuzenean, EITBn

Uztailaren 4tik 26ra bitartean, Frantziako Tourra zuzenean izango dugu ikusgai, arratsaldero, ETB1en, kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON plataforman, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere.

Telebistako emankizunak Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Iñigo Barrenak gidatuko dituzte, 15:00etatik 18:00ak arte. Ohi denez, "On Tour" saioan txirrindularitza munduko gonbidatuak izango dituzte lagun platoan, etaparen nondik norakoak azaldu eta analisia egiteko: besteak beste, Markel Irizar, Unai Osa, Haimar Zubeldia, David Etxebarria, Xabi Artetxe, Eukene Larrarte eta Fede Etxabe.

Euskadi Irratiak etaparen azken txanpa eskainiko du egunero, 16:00etan hasita. Joxe Mari Apaolaza buru dela, honako hauek osatuko dute berriemaile eta komentarista taldea: Jon Altuna, Mikel Astarloza, Eukene Larrarte eta Eugenio Goikoetxea.

Radio Euskadin eta Radio Vitorian, sprint finala egingo dute 16:30-17:30 bitartean Alberto Negrok eta Edu Garciak, Joseba Beloki eta Abraham Olano lagun dituztela.