Itxi

EITB TALDEA

EUSKADI IRRATIA

150 lagun baino gehiagok hartu dute parte Euskadi Irratiko Istorio Laburren Lehiaketaren lehen edizioan

EITB MEDIA

Nerea Olaziregi Martinezek jaso du lehen saria "Galdera bakarra" lanagatik; Maite Del Rey Tena izan da bigarrena "Tutoriala" izeneko istorioarekin eta Iñaki Sanchez Ciarrusta hirugarren "Udaberria"rekin.

  • Hiru irabazleak, irratiko estudioan

    Hiru irabazleak, irratiko estudioan

Euskadi Irratiko Istorio Laburren Lehiaketaren lehen edizioa arrakasta handiz burutu da. Lierni Ibargutxi Euskadi Irratiko programa buruak zorionik beroenak helarazi nahi dizkie lehiaketako irabazleei egindako lan bikainarengatik. 

Nerea Olaziregi Martinezek jaso du lehen saria "Galdera bakarra" lanagatik; Maite Del Rey Tena izan da bigarrena "Tutoriala" izeneko istorioarekin eta Iñaki Sanchez Ciarrusta hirugarren "Udaberria"rekin. 

"Haien sormenak eta kalitateak proiektu honi balio handia eman diote", adierazi dute antolatzaileek. "Era berean, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duten 157 lagunei; maila oso altua izan da eta hori nabari da jasotako lanetan", erantsi dute. 

Entzuleen inplikazio handia ere nabarmentzekoa da: guztira 1303 boto jaso dituzte WhatsApp eta Instagram bidez. "Datu horrek argi erakusten du ekimenak izan duen harrera ona eta komunitatearekin sortu dugun lotura". 

Halaber, Ibargutxik eskertu du "Amarauna" irratsaioko eta Euskadi Irratiko Eduki Digitaletako talde osoak egindako lana, baita Itxaro Borda eta Iban Zaldua epaimahaikideena ere. Proiektu hau aurrera ateratzea guztion ahaleginaren emaitza izan da. 

Zorionak!