EITB TALDEA
FALTZESKO ENTZIERROA
Faltzesko entzierroen emozio guztia zuzenean, EITBn, abuztuaren 16tik 23ra
EITB Media
08:30etatik 09:45etara saio berezia gidatuko du Amaiur Elizarik. Bertan gonbidatuak hartuko dituzte egunero eta erreportajeak eskainiko dituzte Anabel Arraizaren eta Iñaki Aincibururen eskutik.
-
EITB Faltzesko entzierroa
Hirugarren urtez, Nafarroako Faltzes herriko entzierro entzutetsuak ETBn zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu. Amaiur Elizari aurkezle nafarrak gidatutako saio berezia izango dugu ikusgai abuztuaren 16tik 23ra bitartean, ETB2n eta ETB ONen. 08:30ean hasi eta 09:45era bitartean, entzierroaren emanaldiaz gainera, adituen iritziak bilduko dituzte eta bestelako gonbidatuak hartuko dituzte. Horrez gainera, bi erreportari izango dituzte, Anabel Arraiza eta Iñaki Ainciburu, goizero jaietan izango den giroa biltzeko.
Urtero ehunka lagun biltzen da Faltzesko jaietan Piloneko entzierroak ikustera. Faltzesen egiten duten 800 metroko lasterketa bitxia dira, eta aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan egiten da. Alde batean, mendiko horma dago, eta, bestean, sakana.

