EITB TALDEA
Audientzia
Kontxako Banderaren finalak % 34tik gorako kuota lortu zuen ETB1en eta liderra izan zen
EITB
Zehazki, % 34,4ko audientzia zatia eskuratu zuen gizonezkoen lehiaketak (euskaldunen artean % 60,7koa). Emakumezkoena, berriz, ia % 24koa izan da (% 50etik gorakoa euskaldunen artean). 210.000 pertsonak baino gehiagok egin dute bat Euskal Telebistarekin Kontxako Banderaren 2026ko edizioa jarraitzeko
-
Orio eta Arraun Lagunak, txapeldunak
Audientzia arrakasta berria lortu du ETB1ek Kontxako Banderaren zuzeneko emanaldiarekin. Izan ere, bi astez jarraian liderrak izan ditugu estropadak, bai emakumezkoen txapelketan, bai gizonezkoenean.
212.000 lagunek egin dute bat ETB1ekin Kontxako Banderaren edizio honen emozio guztia zuzenean jarraitzeko eta, beste behin, Euskal Telebista erreferentea izan da bai sailkatze jardunaldiak zein igandeetako bi hitzordu nagusiak zuzenean jarraitzeko. Atzokoan, emakumezkoen estropadak % 23,9ko audientzia zatia lortu zuen ETB1en, eta euskaldunen artean % 51,6koa. Gizonezkoen lehiak, berriz, % 34,4ko datu ikusgarria bereganatu zuen (euskaldunen artean % 60,7ko emaitza ikaragarria).
Horri guztiari ETB ON plataformako audientzia gehitu behar zaio, 32.000 erabiltzaile baino gehiagok jarraitu baitituzte Kontxako Banderaren emanaldiak, 15.000 orduko kontsumoarekin.
Hain zuzen, ETB ON plataforman ikusgai ditugu Orio eta Arraun Lagunak taldeen garaipenak utzitako emozio guztia, eta baita atzo ETB1en eta ETB2n eskainitako "Kontxa Hondotik" saio bereziak, lehiaketa honen historia eta arraun munduan duen garrantziarekin.

