Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk parte hartze zabala izan du BIMEn

EITB Media

Hamalaugarren edizioa bete du aurten Bilbon egiten den musika-industriaren nazioarteko topaketak. Profesionalei zuzendutako ekimenez gain, publikoari eskainitako eskaintza oparoa izan du.

  • Maider Martin BIMEtik egindako "Kultura.eus" irratsaioan

    Maider Martin BIMEtik egindako "Kultura.eus" irratsaioan

EITBk aliantza estrategikoa du BIMErekin, Bilbon egiten den musika-industriaren nazioarteko azokarekin. Iaz abian jarritako elkarlan bideari segida emanez, Radio Euskadik eta Gazteak irratsaio bereziak egin dituzte bertatik: Maider Martinek gidatzen duen "Kultura.eus" urriaren 28an egon zen Euskalduna Jauregian eta Ibon Fernandez eta Ainhoa Arroitajauregi buru dituen "Panorama" saioa, berriz, urriaren 29an.  

'Panorama' irratsaioa BIMEn

'Panorama' irratsaioa BIMEn

Euskal musikari zabalkundea ematea dute helburu EITBk eta BIMEk. Horregatik, Gaztearen webgunearen bidez jarraitu ahal izan dira hainbat kontzertu (Sara Zozaya, Ke Lepo eta Silitia). Bestalde, Mikel Unamuno EITBko Publiko Estrategikoen eta Gaztearen zuzendariak sortzaileen eta publikoaren arteko harremanak aztergai izan dituen mahai-inguruan parte hartu du.

BIMEko solasaldia

BIMEko solasaldia

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea