EITB TALDEA
ESE26
Hemen duzu ESE26 Eduki-sortzaileen eguneko egitaraua!
EITB Media
Ekitaldia azaroaren 26an izango da EITBren Bilboko egoitzan, 09:30ean hasi eta 20:00etan bukatuko da. Hitzaldiak, mahai-inguruak, solasaldiak eta hainbat gonbidatu izango dira bertan, Ane Urrestik eta Eleder Iglesiasek aurkeztuta.
-
ESE26 Eduki-sortzaileen eguneko egitaraua
Eduki-sortzaileen Euskal Herriko lehen topaketa profesionala azaroaren 26an izango da EITBren Bilboko egoitzan. Sortzeko, ikasteko, harremanak egiteko eta partekatzeko jardunaldia izango da. Euskara eta gure nortasuna sare sozialetan egotea da beste helburu nagusia.
Hona hemen egun guztiko egitaraua:
09:30 · Izen-ematea
10:00 · Irekiera ofiziala
10:15 · Hitzaldia (GAZ): "Nola lan egin markekin zure edukia hondatu gabe" - @hazmeunafotoasí
10:55 · Mahai-ingurua (EUS): "Euskara: nortasuna vs irismena"
11:35 · Coffee break Kaikuren txoko baristarekin - @kaikum0
12:00 · Hitzaldia (GAZ): "Azken joerak sare sozialetan"
12:30 · Mahai-ingurua (GAZ): "Zer bilatzen du marka batek sortzaile batengan"
13:15 · Elkarrizketa (EUS): "Arrakasta-kasua" - @telmotrenado
13:55 · Bazkaria
15:15 · Bazkalosteko dilemak (EUS): eduki-sortzaileen arteko solasaldia - @aitzibergrados
16:20 · Tailerra (GAZ): "Blokeo sortzailea gainditu" - @minabarrio
17:30 · (EUS/GAZ): LOL!! BENETANNNN??
Sareetan bizitako istorio surrealistenak - @alexkalextrik - @eroskioficial
18:30 · Keler After work - @kelerdonostia
20:00 · Jardunaldiaren amaiera
Eduki-sortzaileen Euskal Herriko lehen topaketa profesionalera joan ahal izateko sarrera hemen eskuratu dezakezu!


