Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Ia 300.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin Euskal Selekzioa-Venezuela partida zuzenean jarraitzeko

EITB

ETB1en eta ETB1 ONen eskainitako zuzeneko emanaldia liderra izan zen, % 23,1eko kuotarekin Euskadin. 285.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Horri EITBren plataforma digitalen audientzia gehitu behar zaio, 15.600 erabiltzaile baino gehiagorekin.

  • Euskal Selekzioa vs Venezuela

    Euskal Selekzioa vs Venezuela

Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko lagunarteko partidak, San Mames betetzeaz gainera, erantzun zabala izan du EITBn. 296.000 lagunek egin zuten bat ETB1 eta ETB1 ONeko  emanaldiarekin, atarikoa, partida bera eta ondorengo giroa zuzenean jarraitzeko. Norgehiagoka liderra izan zen Euskadin % 23,1eko audientzia-zatiarekin; eta % 38,1eko datua lortu zuen euskaldunen artean. Nafarroan ere lidergoa lortu zuen euskaldunen artean, % 15,6arekin.

Datu horiei EITBren plataforma digitaletakoak batu behar zaizkie: 15.600 erabiltzailek jarraitu zuten norgehiagoka ETB ONen eta kirolakeitb.eus webgunean.

EITBk jendartearentzat garrantzitsuak diren ikuskizun eta gertakizunetan egon, babestu eta hurbiltzeko ahalegina egin du beste behin.

Euskal Selekzioaren partida ikusgai dago ETB ONen

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista