EITB TALDEA
Lau T'erdiko pilota finala
200.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin finala jarraitzeko, eta liderra izan zen Euskadin eta Nafarroan
EITB
% 14,9ko ikusle kuota lortu zuen Euskadin eta % 15,7koa Nafarroan. Bertan, GAINERA, % 56,2ra iritsi zen euskaldunen artean. Ia 18.000 erabiltzailek jarraitu zuten finala ETB ON plataforman eta www.kirolakeitb.eus webgunean.
-
Peio Etxeberria. Argazkia: EITB
Igande honetako Lau T 'erdiko pilota finalaren ETB1eko zuzeneko emanaldia liderra izan zen bere ordu tartean, bai Euskadin bai Nafarroan ere, 201.000 ikus-entzuleko audientzia metatutuarekin Euskadin eta eragin eremuan. Peio Etxeberriak irabazi zuen atzoko partida, Javi Zabala 22-20 menderatuta, eta emanaldiak % 14,9ko ikusle kuota lortu zuen Euskadin. Nafarroan, berriz, % 15,7koa izan zen datua, eta % 56,2ra iritsi zen euskaldunen artean. Gainera, ia 18.000 erabiltzailek jarraitu zuten finala www.kirolakeitb.eus webgunean eta ETB ON plataforman.
Berriro ere EITB erreferente dugu kirol hitzordu nagusietan. Profesional lantalde eta bitarteko tekniko zabal batek pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazi zien ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta kirolakeitb.eus.
ESKERRIK ASKO!

