Itxi

EITB TALDEA

IZAN EiTB JAIA, urriaren 7an, Bilbon

Hiru3 Jaia, ‘Go!azen’ telesailaren aurrestreinaldia eta Gatiburen kontzertua izango dira urriaren 7an ekitaldi nagusiak IZAN EiTB JAIAn, Euskalduna Jauregian.

  • Izan EiTB jaia

    Izan EiTB jaia

Hiru3 Jaia
EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai erraldoia ospatuko du urriaren 7an Bilbon, Euskalduna jauregiaren kanpoko aldean. Musika ardatz hartuta, hainbat ikuskizun, musika emanaldi, tailer eta sorpresa izango dira bertan.

12:00etan hasi eta iluntzera arte, jaiak hainbat ekimen hartuko ditu: '3TXULO eta lagunak' ikuskizun berezia, 'Go!azen denok' ekimena, HIRU3 dantza, Tor Magoa, street dance masterclass saioa, etab.

Halaber, teknologia berriena ere etorriko da aurten HIRU3 jaira; izan ere, errealitate areagotuaren bitartez, ume eta gaztetxoek 3TXULOtarrekin batera dantza egiteko aukera izango dute. Gainera, bideoa grabatuko da gure standetik igaroko diren haur guztiekin, eta ETB3n zein HIRU3 webgunean izango dira gero guztiak ikusgai.

Tailerrak eta ekintzak izango dira egun osoan zehar: aurpegia ETB3ko marrazki bizidunetako protagonista ezagunen irudiarekin margozteko tailerra, puzgarriak, ludoteka... HIRU3 komunitateak ere bere txokoa izango du, eta egunean zehar kide egiten direnak zein aurretik webgunean izena eman duten kideak jai bukaeran egingo den zozketa berezian sartuko dira.

Indarrak hartzeko, jateko gunea ere prestatuko da, mahai eta aulki eta guzti. Gainera, janari, izozki eta edariak erosteko orduan, HIRU3ko kideek abantailak izango dituzte prezioan. Halaber, sariak eta sorpresak ere ez dira faltako: HIRU3 kamiseta egiteko marrazki lehiaketa, kide guztien artean zozketa bereziak?

'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia

'Go!azen', Euskal Telebistak eta Pausokak ekoitzitako telesail arrakastatsua, udazkenean izango da berriro ETB1en. Baina lehenago, aurrerapen gisa, IZAN EiTB JAIAn, lehen atalaren aurrestreinaldia egingo dugu. Emanaldia Euskalduna jauregian bertan izango da, 19:00etan hasita. 1.400 lagunek izango dute proiekziora joateko aukera; horretarako, http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/ helbidean gonbidapenak eskatu besterik ez dago. 'Go!azen' telesaileko aktore gazteak lehen atalaren aurrestreinaldian egongo dira, eta ez dute jarraitzaileekin argazkiak egiteko aukera galduko.

GAZTEAren eskutik, Gatibu

IZAN EiTB JAIA behar bezala bukatzeko, GAZTEA irratiak kontzertu berezia aurkeztuko du. 22:00etan, rock koloretsu eta alaia eskainiko dute Gatibu taldeko lagunek. 'Aske Maitte, Aske Bizi' azken diskoko doinuek eta taldearen kanta ezagunenek dantzan jarriko dituzte bertan bildutako lagunak.
Bilbao Kirol Street
Ekintza erakargarriak antolatu nahi ditu Bilboko Udalak, gazteek gauetan aisialdirako aukera desberdinak izan ditzaten; hori dela eta, Bilbao Kirol Street ekimena aurkeztu du. Hirian kirolak babestu eta modalitate ezberdinak batzearren, kaleko ikuskizun eta ekintzez beteriko ekimena, hain zuzen. Bilbao Kirol Street jaia urriaren 7an ospatuko da, 17:00etatik 21:45era, Euskalduna ondoan kirol egiteko dagoen lekuan. Ia bost ordutan zehar, bertara joaten direnentzako tailerrak, erakustaldiak eta ikuskizunak egongo dira.