Itxi

EITB TALDEA

In>ictus: iker dezagun iktusa

Iktusari buruzkoa da aurtengo EiTB Maratoia

A.E.|EiTB

Egun osoan dirua batzeko ahalegin berezia egingo da 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.eus-en.

In>ictus: iker dezagun iktusa/In>ictus: investiguemos el ictus lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) iktusaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina gauzatu dute, eta gaur, abenduak 14, izango da egun nagusia. Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntza batzeko ahalegin berezia egingo du EiTBk. 902 54 25 25 telefonora hots egin beharko dute dirua eman nahi duten guztiek, eta deiei erantzuten pertsona famatuak egongo dira. eitb.eus-en bidez ere eman ahal izango da dirua. Bildutako diru guztia ikerketara bideratuko da.

William Ernest Henleuyren Invictus poema hartu du ardatz kanpainak eta indarra eta aurrera egiteko gogoa ditu hizpide olerkiak. EiTB Maratoiaren iragarkian Invictus poema irakurtzen ari diren 10 lagun agertzen dira, eta hein berean, errehabilitazioa egiten ikusten ditugu bere eguneroko bizimodua berreskuratzeko. Berebat, iragarki horretan parte hartzen duten 10 lagun horien istorioak erakusketa batean bildu ditu EiTBk. Ertzilla kalearen 24. zenbakian daude ikusgai

Egun osoan zehar, ETBko bi kateetan konexio laburrak egingo dituzte dei-gunearekin diru bilketa nola doan jakiteko. Telefonoak goizeko 09:00etan irekiko dira eta maratoi egunari hasiera emateko Edu Barinaga ETBko zuzendaria izango da Ercilla kalearen erakusketaren gunean.

Maratoiaren berri emateko, goizean, Ainhoa Furundarenak egingo du kontakizuna 'Egun On Euskadi'n eta Maitane Bastidak 'En Jake'n. Arratsaldean, Odei Esnaola izango dugu berriemaile 'Ahoz Aho', 'Que Me Estás Contando' eta 'El Programa de Klaudio' saioetan.

'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ere tarte zabala eskainiko diote EiTBren elkartasunaren egunari, zuzeneko konexioen eta bideoen bidez.

Gauean, dei-gunean azken orduan egongo den mugimenduaren berri emango dute Ilaski Serranok ETB1erako eta Adela Gonzalezek ETB2rako. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak elkartasun egunaren azken datua emango du zuzenean 00:15ean ETB1en eta 00:30ak aldera ETB2n.

Telefonoa zabalik egun guztian

EiTB Maratoiaren egunean, nola ez, telefono-deiak jasotzen 150dik gora ezagun arituko dira. Telebista eta irratiko aurkezle eta kazetari ugari egongo dira deigunean: Dani Alvarez, Anjel Alkain, Maitane Segurola, Alain Perez, Ainhoa Etxebarria, Ibon Fernandez, Joseina Etxeberria, Joseba Sacristan, Oihan Vega, Fermin Etxegoien, Adela Ucar, Yolanda Alzola, Sara Gandara, Maitena Salinas, June Ansoleaga, Zigor Iturrieta, Javier Vizcaino eta Jose Ituarte.

Horiekin guztiekin batera, beste hauek ere bai: 'Gu ta Gutarrak' programako Txurru eta Amaia Puertas, eta 'Go!azen' telesaileko Javi Elortegi zuzendaria, Asier Oruesagasti, eta Karmele Larrinaga. Berebat, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko Isma Pereira, Manu Maritxalar, David Seco eta Txema Montoyak parte hartuko dute deiak hartzen.

Aktore gehiagok ere bat egingo dute EiTB Maratoiarekin, hala nola, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Iñigo Aranburu, Aia Kruse, Gurutze Beitia, Klara Badiola, Itziar Aizpuru, Miren Gaztañaga, Yanick Vergara, Ylenia Baglietto, Olatz Beobide, Kandido Uranga, Leire Ruiz, Teresa Calo,Ainhoa Aierbe, Loli Astoreka, Felix Arkarazo, Diego Perez, Itziar Lazcano, Diego Perez eta Ugaitz Alegria.

Kirol munduko ordezkaritza handia  izango dugu: Patxi Peula, Marino Lejarreta, Aimar Hirigoien, Virginia Berasategi, Unai Basurko, Claudia Zornaza, Cristina Cornejo, Sergio Sanchez, Irantzu Garcia, Josune Ugarte, Maria Mendizabal, Joseba Ezkurdia, Aitor Mendizabal II, Ander Vilariño, Naiara Diez, Juana Molina, Naiara Pinedo, Txus Jaio, Igor Anton, Iñaki Artola, Marino Lejarreta, Iñigo Juaristi, Irati Astondoa, Javi Conde, Jon Salvador, Jose Anjel Iribar, Miguel Madariaga, Ander Capa, Peio Ruiz Cabestany, Iñaki Perurena, Ainhoa Tirapu, Leia Zarate, Oier Aizpurua, Herri Torrontegi, Jose Anjel Iribar Julen Urdaibai eta Axier Arteaga, egongo dira beste batzuen artean.

Musika arlotik, Anne Etchegoyen, Zuriñe Hidalgo, Peio Reparaz, Xabier Saldias, Alex Sardui, Alex Ubago, Deu Txakartegi, Agus Barandiaran, Mikel Markez, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Cristina Lizarraga, Lore Billelabeitia, izango dira.

Horrez gain, Ramon Roteta eta Pili Manterola sukaldariak; Iñaki Murua, Jon Maya eta Itxaso Paia bertsolariak; Arantxa Urretabizkaia, Toti Martinez de Lezea eta Jasone Osoro, idazleak, Paul Urkijo eta Pablo Malo zine zuzendariak; Garbiñe Biurrun epailea; Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea; Luis Chillida Chillida Lekuko zuzendaria, Amaia Bakaikoa psikologoa, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Yogurinha Borova eta Jose Antonio Bastegieta Marko Kortezubiko alkate izandakoa hurbilduko dira EiTB Maratoira, eta baita  ictusaren aurkako  elkarteetako kideak ere.

EiTB Maratoia, irratietan eta interneten

EiTB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskainiko diote Maratoiari, eta bai dei-gunetik zein musika maratoiaren gunetik konexioak egingo dituzte egun osoan zehar Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean.

Interneti dagokionez, eitb.eus-en bidez maratoiaren egunean gertatzen den guztia zuzenean ikusi ahal izango da. Informazioa eta bildutako diru-kopurua une oro eguneratuko dute. EiTBk hemezortzi urtez jarraian egiten duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere topatu daiteke bertan.

Diru ekarpenak nola egin

902 54 25 25 telefonoa zabalik egongo da hurrengo egunera arte; datozen asteetan on-line (eitb.eus-en) eta Kutxanbak-eko kontu korrontean ES73 2095 0611 00 9109513824, egin ahal izango dira diru ekarpenak.