Itxi

EITB TALDEA

Hitzarmena

EiTBk eta CaixaBankek hitzarmena berritu dute, Hiru3 komunitatea babesten jarraitzeko

EITB

Hiru3 gaztetxoentzako telebista eta Internet komunitateak opari eta ekintza ugari ditu iragarrita aurtengorako ere.

  • Juan Pedro Badiola Caixabankeko Lurralde zuzendaria eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria

    Juan Pedro Badiola Caixabankeko Lurralde zuzendaria eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria

Ostiral honetan, maiatzaren 10ean, EiTBk eta CaixaBankek lankidetza hitzarmena berritu dute, eta aurrerantzean ere CaixaBankek Hiru3 komunitatea babesten jarraituko du. Edu Barinaga ETBko zuzendariak eta Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Euskadi eta Kantabriako Lurralde zuzendariak izenpetu dute akordioa.

Bi aldeak pozik agertu dira, akordioaren bitartez, Hiru3k gaztetxoei eduki eta ekimen erakargarriak eskaintzen jarraituko duelako eta Hiru3 komunitatea geroz eta sendoagoa delako.

Haur programazio eta entretenimenduzko edukiak biltzen ditu Hiru3k. Telebista kanala ez ezik, eitb.eus-en atari garrantzitsua du. Bertan, haurrek, besteak beste, aplikazio berrian marrazki bizidun gogokoenak dituzte ikusgai euskaraz, eta '3txulo' saioa mugikorrean zein tabletean inoiz baino hobeto ikusteko aukera dute.

Berebat, Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu, adibidez, opari ederrak hartzen dituzte bazkideek urtebetetze egunean. Besteak beste, aurreko urteetan bezala, gaztetxoek Port Aventurara joateko sarrera bat jaso dezakete gertuen duten CaixaBanken bulegoan. Era berean, ekimen ugari antolatzen du EiTBren Hiru3 komunitateak; besteak beste, urtero, jai handia Izan EiTB Jaiaren baitan.

CaixaBankek, bestalde, abesti, abentura eta kontu koloretsuak eskaintzen dituen '3txulo' saioan Ekonomikeriak tartea babesten du astero. Bertan, gaztetxoenek hainbat gai berriren ezaguera dute modu dibertigarrian, '3txulo'ko Xbel, 4ra, 2ttor eta 2hurri pertsonaien eskutik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB