Publizitatea
Itxi

2019/12/12

09:12

EITB TALDEA

Saria

Grünenthal Fundazioak Radio Vitoria saritu du

EiTB

Pilar Ruiz de Larreak jaso du saria urriaren 17an minaren inguruan egindako emanaldi bereziarengatik.

  • Pilar Ruiz de Larrea Grunenthal Fundazioaren saria jaso ondoren

    Pilar Ruiz de Larrea Grunenthal Fundazioaren sariarekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Radio Vitoria EiTBko irrati kanalak Grünenthal Fundazioaren Kazetaritza sarietako bat jaso du gaur. Pilar Ruiz de Larreak gidatzen duen 'Radio Vitoria Gaur Magazine' irratsaioa nabarmendu dute, joan den urriaren 17an,  Minaren Mundu Egunean, gaiari eskainitako tarte zabalarengatik. Ruiz de Larreak berak jaso du saria Madrilen.

Grünenthal Fundazioa 2000. urtean sortu zen. Minez dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea da erakundearen helburua. Bultzatzen dituen ekimen guztiak dute xede hori. Ikerkuntza, prestakuntza, eta zientzia eta gizartearen esparruan dibulgazioa egitea  da euren lana,  mina duten pertsonen sufrimenduaren ondorioak  samurtzeko.

Grünenthal Fundazioak minaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko kazetari eta hedabideek egindako lana saritzen du urtero. Hamargarren edizio honetan, Radio Vitoriarekin batera Televisión Española, La Sexta, Telemadrid, El País, Público, El Periódico de Cataluña eta Vocento nabarmendu dituzte. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;