Itxi

EITB TALDEA

Saria

Ane Irazabal EuroBasque 2019 Kazetaritza sariarekin nabarmendu dute

EiTB

'Awlad-Hesiak gainditu' dokumentalarengatik saritu du EiTBko korrespontsala Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak.

  • Ane Irazabalek Eurobasqueren Kazetaritza saria jasoko du.

    Ane Irazabalek Eurobasqueren Kazetaritza saria jasoko du. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Ane Irazabal Elkorobarrutia EiTBko kazetariak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren, 2019 Kazetaritza saria irabazi du Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarekin ikus-entzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroaren 27an.

Cosimo Caridirekin batera zuzenduriko dokumentalak bi neskato eta bi mutiko errefuxiaturen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

EuroBasquek, halaber, 'Y sin embargo se mueve' lanarengatik José Ignacio Bustamante Otaduy saritu du prentsa idatziaren sailean.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, 11:30ean, Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo duen ekitaldian.