Itxi

EITB TALDEA

Eskaintza handia

EITB, noiznahi eta nonahi

EiTB

EITBren programak ikusteko edo entzuteko modu asko daude, noiznahi eta nonahi egin daiteke, hainbat euskarriren bidez.

  • Euskarri desberdinak

    Euskarri desberdinak

Teknologia berriek hedabideak kontsumitzeko modu berri bat bultzatu dute. Hala, gaur egun, Euskal Irrati Telebistako saioak ohiko telebista eta irrati aparatuen bidez jarrai daitezke, baita EiTBren iOS eta Androiderako aplikazioen bidez, sakelakoetan eta tabletetan, eta Interneten bidez nabigatzen, eitb.eus-en.

Era berean, aurreko zazpi egunetako programazioa eskuragarri dago azken belaunaldiko telebista konektatuetan, EiTBren aplikazioen bidez, besteak beste, Samsung, LG, Panasonic eta Philips fabrikatzaileen aparatuetan. Horietan, programak nahieran ere ikus daitezke, nahi den unean. Azpimarragarria da programa esanguratsuenak aplikazioetan bertan nabarmentzen direla.

EiTBko irrati eta telebista programak entzuteko eta ikusteko beste aukeretako bat LTDaren bidez HbbTV teknologia erabiltzea da. Saioak ikusteko, botoi gorria sakatu besterik ez da egin behar. Aipatzekoa da EiTB Taldeko irratietako emanaldietan, aukeratutako irratia entzuteaz gain, erabiltzaileek azken orduetan igorritako Euskal Herriko argazkiak ikus daitezkeela.

Zuzenean eta diferituan

Interneten, ETB1, ETB2 eta EITB Basque kateak zuzenean ikus daitezke, baita Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta EITB Euskal Kantak irratiak entzun ere. Halaber, emanaldi berezietan, futbol partidetan, esate baterako, eitb.eus-ek ohiko programazioa ere eskaintzen du sarean Euskadi Irratia +, Radio Euskadi + eta Radio Vitoria + kateen bidez. Horrez gain, kultura, zientzia, politika edota kirol munduko ekitaldi garrantzitsuak ere eskaintzen dira noizbehinka streaming bidez. Eitb.eus-eko "Zuzenean" ataritik ikus daitezke, baita azken zazpi egunetako saioak ere, atzera egiteko gezien bidez.

EITBnahieran atariak, bere aldetik, internautei EiTBren programak zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera emateaz gain, nahieran ikusteko eta entzuteko aukera ematen die, hau da, erabiltzaileek nahi dutenean. Hasierako orrian, irrati eta telebista programa aipagarrienak nabarmentzen dira, eta gainerakoetan sartzeko, "Azken 7 egunak" botoia erabil daiteke, azken egunetan emandako programak badira, edo goiko menuko "Saioak A-Z" botoia sakatu, beste batzuk ikusteko. Saioen zerrenda oso luzea da; bilaketa errazteko, goiko aldean, eskuinaldean, bilatzaile bat dago, EiTBren artxiboko edozein eduki aurkitzeko aukera ematen duena.

Beraz, EiTBko saioak zuzenean zein diferituan ikusi edo entzuteko, ohiko telebista eta irrati aparatuak erabili ahal izateaz gain, beste gailu batzuk ere erabil daitezke: ordenagailuak, tabletak eta sakelakoak, esaterako. Gaur egun ez dago oztoporik EiTBren edukiak noiznahi, nonahi eta edozein euskarriren bidez jasotzeko.