Itxi

EITB TALDEA

EiTB

Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak EiTBren egitura sozietarioren aldaketa onartu du

EiTB

Egitura berria EiTB herri-erakundeak eta EiTB Media SAUk osatuko dute. EiTB Media SAUk irratiak, telebista eta internet bilduko ditu.

  • EiTBren Bilboko egoitza

    EiTBren Bilboko egoitza. Argazkia:EiTB

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak astearte honetan, uztailaren 14an, EiTBren egitura sozietarioaren aldaketa onartu du. Aurrerantzean, behin gainerako lege izapideak egin ondoren, egitura berria EiTB herri-erakundeak eta EiTB Media SAUk osatuko dute. EiTB Media SAUk irratiak (Eusko Irratia SAU eta Radio Vitoria SAU), telebista (Euskal Telebista SAU) eta internet (Eitbnet SAU) bilduko ditu.

Egitura berriak EiTB herri-erakundeari eutsiko dio, eta gainerako sozietate anonimo unipertsonalak sozietate bakarrean bat eginda geratuko dira. Operazio hori EI, RV eta Eitbnet ETBren barruan txertatuz egingo da, eta ETBk EiTB Media SAU izena hartuko du. "ETB langile gehien dituen sozietatea da, aktibo gehien dituena, kontratu gehien dituena, e.a. Hortaz, sozietatearen egituraren egokitzapen juridikoari dagokionez, errazagoa izan da modu horretan planteatzea" azaldu dute EiTBko Zerbitzu Juridikotik.

Transformazio eta ingurune digitalari egokitzea

"EiTB Taldeak azken hamarkadan izan duen eraldaketa teknologiko eta digitalaren dimentsioa, irismena eta intentsitatea sakona da, prozesu integratuak dituen enpresa-eredua  jomuga duena” eta horixe da komunikazio-talde publikoa egituraren aldaketa egitera behartu duten arrazoietako bat. Era berean, ingurune global eta digital berrira egokitzeko eta baliabide materialak optimizatzeko beharrak "sozietate-egitura eta administrazio-eredua arrazionalizatzeko aukerari buruzko hausnarketa estrategikoa egitera eraman du, kudeaketan eraginkortasuna hobetzeko, aplikatu beharreko araudiak ezarritako mugen barruan", azaldu dute.

Hausnarketa horren ondorioz, EiTBk lehen azaldutako sozietate-egitura sinplifikatzea erabaki du, lau sozietate publiko operatiboak herri-erakundearen mendeko sozietate publiko bakarrean integra daitezen. Halaber, euskal sektore publikoko erakunde instrumentalen kopurua murrizteak ez du zalantzan jartzen taldeak ematen dituen zerbitzuen (irratia, telebista eta internet) edo gaur egun egiten dituen jardueren gauzapena, kalitatea eta jarraipena.

Hainbat komunikazio-talde publikok integrazio sozietarioari ekin diote, erakundeak eredu multimedia berrira egokitzeko, komunikazioaren industria murgilduta dagoen transformazio digitaleko prozesuak errazteko.

Prozesua azaroan amaitzea aurreikusten da, behin geratzen diren izapide formalak egin eta Merkataritza Erregistroan argitaratzen denean bat-egitea gauzatzen duen eskritura publikoa, 2020ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB