Itxi

EITB TALDEA

hautaketa prozesua

Eduki digitalen garapen-teknikari bat hautatzeko prozesu bat abiaraziko du EITBk

Eitb Taldea

Eduki digitalen garapen-teknikari bat hautatzeko prozesu bat abiaraziko du EITBk

EITBk hautaketa-prozesu bat abiaraziko du eduki digitalen garapen-teknikari bat kontratatzeko. Honako zeregin hauek egingo ditu EITBnet-eko sistema-arloaren barruan:

-          back-end garapena: php5, php7. Framework: Laravel

-          front-end garapena: javascript. Framework: VUE, npm (Node Packets Manager) paketeak kudeatzea

Aplikazioen Garapeneko goi-mailako graduko titulazioa duen pertsona bat behar da, eta praktiketako kontratu bat egiteko betekizunak bete beharko ditu.

Bestalde, euskarari dagokionez, C1 maila edo baliokidea eskatuko da, bai eta Linux erabiltzen jakitea ere.

Kontratazio-modalitatea praktiketakoa izango da, eta curriculuma bidaltzeko epea martxoaren 1ean amaituko da

Hautagaitza aurkeztu nahi duten pertsonek honako hauek bidali beharko dituzte hautaketa@eitb.eus helbide elektronikora: curriculum vitaea, titulazioaren ziurtagiria, euskarazko C1 ziurtagiria (edukiz gero) eta gidabaimena. Erreferentzia hau aipatu beharko dute mezuan: “Eduki digitalen garapen-teknikaria”. Gainera, izen-abizenak eta NANa adierazi beharko dituzte mezuaren gorputzean. Hautagaitzak 2021eko martxoaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea