Itxi

EITB TALDEA

EITB Focus

EITB Focus berria, ostegunetik aurrera, pandemiaren lehen urteurrena hizpide

EITB Media

Ostegun goizean emango dute EITBko hedabideek inkesta publikoaren emaitzen berri telebistan, irratian eta interneten.

0:35
EITB Focus

EITB Focus inkestaren urteko lehen atalaren emaitzen berri emango dute EITBko hedabideek ostegunetik (martxoak 11) aurrera. 

Oraingo honetan, covid-19aren pandemiaren lehen urteurrena hizpide hartuta, bizi dugun salbuespen egoera honen inguruan hiritarrek duten iritzia neurtuko du EITB Focusek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 

Koronabirusaren eragina neurtuko duen inkestaren datuak ostegunean, goizeko 08:00etatik hasi eta hurrengo bi egunetan emango dira ezagutzera EITB Taldeko hedabide guztietan: Euskal Telebistan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. 

Ostegunean, Aste Santua eta uda salbatzearen inguruan hiritarrek duten iritzia aztertuko dute. Halaber, gizarte osoak txertoa jaso ondoren ere murrizketekin jarraitu behar ote dugun eta normaltasunera noiz itzuliko garen galdetu diete. 

Ostiralean, aurreikuspen ekonomikoen eta pandemiaren kudeaketaren inguruko iritziak jasoko dira. 

Amaitzeko, larunbatean, gizartearen gogo-aldartea neurtu eta txertaketaren inguruan duten iritziak bilduko dituzte. 

Gizakerrek EiTBko albistegietarako egindako EITB Focus inkesta EAEn bizi diren eta 18 urte edo gehiago dituzten 1.200 pertsonari egin zitzaien (400, Araban; 400, Bizkaian eta 400, Gipuzkoan).

Elkarrizketak telefonoz egin ziren, 2021eko otsailaren 23tik 26ra.