Publizitatea
Itxi

2021/04/30

12:23

EITB TALDEA

EITB Taldea

EITB "Egunean Behin" lehiaketaren denboraldi berriko babesle da

EITB Media

Maiatzaren 3tik uztailaren 11ra bitartean egingo da euskaldunen joko/aplikazio arrakastatsuenaren 7. denboraldia.

  • EITBk babestuko duen Egunean Behin jokoaren irudia

    "Egunean Behin" jokoaren 7. denboraldia hasi da astelehenean EITBk babestuta. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EITB komunikazio taldea izango da "Egunean Behin" lehiaketaren 7. denboraldiaren babesle nagusia. CodeSyntax enpresaren eskutik sortuta euskaldunen artean arrakastatsu bilakatu den joko/aplikazioa datorren astelehenean, maiatzak 3, jarriko da berriz ere martxan. Denboraldi berria hamar astez luzatuko da, uztailaren 11ra bitartean.

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da "Egunean Behin". Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto.

Sortu zenetik, lehiaketaren arrakasta handituz joan da; azken denboraldian 60.000 lagun baino gehiagok jokatu zuten egunero egunero. "Egunean Behin" familia handituz doan heinean, sortzaileek erronka berriak dituzte jomugan. Oraingo honetan, herritarren jakintza, trebezia eta matematiketarako abilezia neurtuko dituzten galderak ez ezik, euskal gaiekin lotutakoak prestatu dituzte, herri ikuspegitik egindakoak beti ere.

Orain arte bezala, parte hartzen duten guztien artean astero sailkapen bat osatuko da, eta denboraldi amaieran, finala egingo da, pandemiaren egoerara egokituta.

EITB komunikazio taldearekin batera, "Egunean Behin" lehiaketaren 7. denboraldiko babesle izango dira Arnasa Gara ekimena, Donostia Turismoa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Txalaparta argitaletxea, Ekolurra, Finantzaz Haratago (finantza etikoen alorreko erakundeen sarea) eta Kot arropa marka. 

Babesleen laguntzari esker, hainbat sari banatuko dira: besteak beste, Samsung LED telebista adimentsua (smart), Xiaomi Redmi Note 10 mugikorra eta Raspeberry Pi 400 ordenagailua. Halaber, denboraldi amaieran bi Chromecast zozkatuko dira.

Sariez haratago, familia, lagunarte, enpresa eta ikastetxeetan sortutako taldetxoetan biziko den lehia eta giro ona gailenduko dira. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena